
Maitane Gartziandia Agirrezabala
(Hernani, 1990)
Diseinatzailea eta marrazkilaria naiz ARGIAn. Kazetaritza lanak eta liburuak diseinatzen eta maketatzen egiten dut lan. Tupust! komikigile kolektiboko kidea naiz eta izen bereko hiru komiki antologietan hartu dut parte. Emakume bertsolarien esperientziak jasotzen dituen Ño! komikia (ARGIA, 2023) da nire irudizko lanik luzeena.
maitane.gartziandia@gmail.com
@maitagartzi
︎ Elkarrizketak:
︎︎︎ “Irudiek nahi duzun hori azpimarratzeko, zoom moduko bat egiteko, aukera ematen dizute”
Ño! komikia (NAIZ, 2023)
︎︎︎ “Irabazi dugu aukera espazio batzuetan gure umorea egiteko”
Ño! komikia (ARGIA, 2023)
︎︎︎ “Ño! komikian jasotako pasarteak bertso saio baten bueltakoak dira”
Ño! erakusketa (Ttap, 2024)
︎︎︎ “Hasieratik ikusten genuen bertso munduan gertatzen ziren gauza asko komikira ekartzeko modukoak zirela”
Ño! komikia (Hitzetik Hortzera, 2023)

︎︎︎ “Komiki eta ilustrazio artean”
(EITB Kultura, 2026)

