Sendabelar baratzea
(ARGIA, 2022)
Azala, diseinua eta maketazioa

Sendatzeko baratzea lantzeko proposamena egiten du liburu biribil honek. Carl von Linneo naturalistaren lore erlojuari begira jarrita, borobila egitea eta urtaroka antolatzea otu zaigu, hilabete bakoitzeko sendabelar bati leku eginez. Sendabelar baratzea lur sail batean zein etxeko lorontzian egin daiteke. Hasiberrientzat zaintzen lan handirik emango ez diguten hamabi sendabelarren baliabide terapeutiko, kosmetiko eta gastronomikoak ekarri ditugu orri hauetara.





Argazkiak: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA