Uzta
Gaztezulo, 2019



Uda honetan harri koskorren bila aritu da
izan den hondartza orotan,
bera berriz ikusteko denbora agortzeko ariketa gisa
itxarote-aldia higatu nahian
zaila da azaltzen
– aipatu zion zeregin horretan murgilduta zegoela adiskide hark–,
zergatik aukeratzen duzun bat
edota alde batera uzten dituzun bertze guztiak.

Mariluz Esteban